XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3.2 Karlistada gerlak.

Lehen karlistada.

Zera izan zen Lege Pakzionatu honen ondorioa, Nafar Erresuma soilki probintzi bilakaturik gelditu zela.

Legegintzaren ahalmena eta Gorteak kentzen zaizkie, Errege Kontseilua eta haren zigilu eskubidea berdin, zeinaren betekizunik gabe errege zedula eta agiriek ez zuten lege indarrik.

Desagertzen da ere hauzitegien autonomia, udal erakunde askea ezeztatzen, eta gobernari probintziala lehendakari bilakatzen, nolabaiteko administral autonomia batekin soilki geratzen direlarik.

... Merkatari donostiarrek eta bilbotarrek, burges hiritarrek, liberalek, foruen gainditzea beren ekonomia eta ideologiaren irtenbide naturala bezala ikusten zuten.

Foruzaleek bestalde, bere asmo autonomizaleen iraupenerako ez zuten beste biderik ikusten, gobernuarekiko oposizioan zeuden indar politikoekin paktatzea baino, hots, aintzinako eta erregezaleen eskakizunekin bat egitea....

liburutik.

Zumalakarregi.

Bigarren karlistada.

Hara 1.876 ko Uztailaren 21 an Espainiako Gorteek euskal foruak deuseztatzen duten legea onartu zuten.

Horra lege horren artikulo bat: 1. Artik. Konstituzio politikoak espainiar guztiei ezarri dizkien betebeharrak (...) eskubide konstituzional bezala, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako probintzietako biztanle guztien gana hedatuko da, Nazioaren gaineratiko guztien gana bezalaxe.

liburutik.

GALDE ETA ARIKETAK.

- Zer ziren Nafarroako Gorteak eta nola zeuden osaturik?.

- Zein bide hartu zuen Nafarroak lehen karlistada ondoren?.

Bide berdina hartzen ahal dute euskal probintziek?.

Eta zer suposatzen du honek?.

- Zein ideologia defendatzen dute karlistek?.

- Zer interesatzen zaie euskal liberalei?.

Zergatik?.